Sanikolan

Dakizuenez, auzolanaren funtzionamenduaz arduratzen den dinamizazio batzordea dago ikastolan: SanikoLan. Helburua ikastolan posible diren esparruetan elkarlanerako parte hartzea bultzatzea da, ikastolaren onurarako diren ekintza desberdinak antolatuz.

Bigarren urtea da Sanikolan ekimenarekin jarraitzen duguna, eta topaketa desberdinak egin dira udazkenean zehar.

Kooperatibista guztien laguntza oso garrantzitsua dela gogorarazi nahi dizuegu, guraso zein ikasleen arteko elkarlana bultzatzen, ikastola konpondu eta txukuntzen, eta aldi berean ikastolako aurrekontuetatik dirua aurrezteko. Beraz, ikasturtean zehar egiten diren ekintzetan parte hartzea eskatzen dizuegu, idazkaritzan izena emanaz.

Kontaktua: sanikolan@sanikolas.eus