Istripu asegurua

Ikasleek ikastolan istripurik izatekotan mediku asistentzia ziurtatzen duen aseguru poliza du ikastolak. Ikaslarin mediku asistentziarako enpresarekin hitzartuta dauka aseguru etxeak zerbitzu hau.
Ikaslarin: 94 443 77 82

Asistentzia ikastolan ematen da istripua gertatzen den lehen momentutik eta baita jarraipen medikurik behar izanez gero ere.

Istripuaren ezaugarrien arabera medikuak txostena egiten du. Ikastolak uneoro du zerbitzu hau ikasleen esku, ikastolan daudenean zein irteera edo kirol ekintzetan parte hartzen daudenean.

Gurasoek beti izango dute ikaslearen asistentzia nondik bideratu behar den erabakitzeko ahalmena, baina baldintza bi hauek oso kontutan izanda: Osakidetzak eskola istripu bezala azaltzen diren asistentzia guztien kosteen kargua atondutako familiei pasatzen die eta ikastolak kontratatuta duen aseguruak ez du onartzen bere mediku zerbitzu propioetatik aldendutako asistentziarik, zehazki hala onartu duten kasuetan salbu.

Gerta daiteke ikastolan izandako istripu baten ondorioz ikaslearen egoera txarrera egitea. Kasu hauek ikastolan atonduko dira hurrengo egunean bertan eta, egoerak hala eskatuko balu, Ikaslarinekin jar zaitezkete kontaktuan larrialdiko asistentzia zelan bideratu argitu diezazuen. Larrialdi baten aurrean, eta ikastoako bulegoan inor aurkitu ezean, ikaslea Quirón klinikara eraman (EZ GURUTZETARA) eta hurrengo egunean ikastolako bulegora deitu abisua emateko.

  • ordutegiak
  • kirol ekintza
  • udako ekintzak