Antolaketa

Artezkaritza Kontseilua

Artezkaritza batzordea era esklusiboan Kooperatibaren kudeaketa eta ordezkaritza dagokion kide anitzeko organoa da.
Gaur egun, San Nikolas ikastolako artezkaritza batzordea, 11 gurasok osatzen dute.

  • Lehendakaria: Zunbeltz Fullaondo
  • Lehendakari ordea: Gerard Benoit
  • Idazkaria: Maria Eugenia Garcia de Andoin
  • Diruzaina: Beñat Lores
  • Batzordekideak: Urko Manzano, Nagore Motagoitikoa, Rikardo Minguez, Ane Miren Fernandez, Danel Kortazar eta Ibone Ametzaga.

Eskola kontseilua

Eskola elkartea osatzen duten sektore ezberdinen ordezkaritza eta parte hartzerako organo gorena da. Espazio honetan familiek, irakasleek eta zerbitzuetako langileek parte hartzen dute ikastetxean eragina duten erabakiak hartzeko.

  • Zuzendaria: Josu Elortegi
  • Ikastetxeko administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
  • Ikastetxearen Artezkaritza Batzordeko hiru ordezkari.
  • Ikastetxeko irakasleen lau ordezkari.
  • Ikastetxeko ikasleen gurasoen edo tutoreen lau ordezkari.
  • Ikastetxeko ikasleen bi ordezkari, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen kurtsotik aurrera.
  • Ikastetxea zer udalerritan dagoen, hango udaleko zinegotzi edo ordezkari bat.

Zaintza batzordea

Batzar Orokorrak bazkide guztien artean, (estatutuen arabera karguagatik bateraezinak edo eskubideak gabeturik dituzten bazkideak izan ezik), zaintza batzordea osatzeko hiru kide eta hauen ordezkoak hiru urteko eperako izendatuko dituzte, Artezkaritza Kontseiluko kideen agintaldiarekin ezin izango duelarik bat etorri.

  • Jon Larrinaga
  • Haritz Solupe
  • Goizalde Hernando
  • egutegiak
  • jantoki menua
  • autobusa zerbitzua