Ikastola

Eginbeharra

San Nikolas Ikastola guraso talde baten ekimenez sortutako Hezkuntza Proiektua da. Ikastola izaera duen proiektu sendoa, egitasmo zehatzei erantzuten dien hezkuntza proposamena, etengabe gaurkotzen dagoen sistema pedagogikoa duena eta ikastolaren eguneroko kudeaketan langileak, gurasoak eta ikasleak integratzen dituena.

San Nikolas Ikastola guraso koopertiba da, euskalduna, "D" ereduan urte batetik 16 urterarteko ikasleentzat kalitatezko ikasketak eskeintzen dituena, beste kulturekiko zabaltasunaz euskal kultura sustatuz eta bere proiektuan parte hartzera gonbidatuz.

Berrikuntza proiektuak bultzatzeko irakasleriaren etengabeko formakuntzak ikastolak kalitatearekiko eta garapenarekiko duen konpromezua islatzen du.

Etorkizun sena

Bere eragin esparruan hezkuntza, gizarte eta euskal kulturaren erreferentea izatea, hezkuntza eta kudeaketa proiektu sendoa izateagatik ezaguna, kalitatezko kudeaketa sistema duena, gaurko eta etorkizuneko guraso eta ikasleen beherrizan eta nahien asetzean oinarritzen dena. Guzti hau gizarte eragile ezberdinen konpromezu, inplikazio eta partehartzeaz, ikastolako langileria ere integratuz.