Pintura eta eskulangintza

Pintura eta eskulangintza tailerreko helburu nagusia ikasleak arte munduan murgiltzea eta beraien arte trebetasunak lantzea izango dira, hala ere,  adiskidetasuna, errespetua eta birziklapena ere garrantzitsuak direla uste dugu, guztia euskeraren erabilera sustatuz.

Kurtsoan zehar gai ezberdinak erabiliko ditugu bai marrazketa, bai eskulangintza lantzeko ere. Pare bat artista aukeratuta, aitzaki moduan erabiliko ditugu arte teknika eta arte kontzeptu ezberdinak lantzeko. Talde guztiekin, bai lan bideratuak bai lan libreak proposatuko dira eta lan hauek bideratzeko ikasleei eskura jarriko zaizkie behar edo nahi dituzten material guztiak.

Taldeak, adinaren arabera banatuko dira eta egindako ariketak adin-tarte bakoitzari egokituta egongo dira.

Klaseak, ikastolan daukagun gelan landuko ditugu astelehenetik ostegunera eguerdiko ordutegian (12:30-14:30)

Gurekin kontaktuan jartzeko:

Posta elektronikoa: pinturaeskulangintza@gmail.com  
Telefonoa: 688907041