Ingelesa

Hamilton Idiomas-ek 1993tik San Nikolas Ikastolako ikasleek ingelesa maila era dinamiko eta dibertigarrian hobe dezaten laguntzen du, eskolaz kanpoko ingeles klaseak antolatuz.

Gaur egun, kurtsoan zehar antolatzen dituzten eskolaz kanpoko eskoletan, 300 ikasle inguru dituzte, H.H.2. mailatik D.B.H.4. mailara arte, B2 mailarekin (First Certificate) bukatzen dutela.

Lehenengo kurtsoetan (L.H.2. maila arte) metodologia guztiz ludikoa da; L.H.3.etatik aurrera, berriz, testuliburua eta osagarrizko jarduera entretenigarriak erabiltzen dituzte: ipuinak, abestiak, jokoak, eskulanak, …

Klaseak urritik ekainera diraute, eguerdiko ordutegian, 12:30etatik 13:30etara edo 13:30etatik 14:30etara, astelehenetik ostegunera direla.

Klasean egindako jardueren adibide batzuk ikusi ahal dituzue haien Facebook-en orrian: "Hamilton at San Nikolas

Horretaz gain, Hamilton Idiomas-ek beste ikastoletako ikasleentzat ere irekita dauden jarduera batzuk antolatzen ditu San Nikolas Ikastolan bertan, metodologia dibertigarri eta ludikoarekin:

  • English Saturday Play-School: larunbatero, urritik maiatza arte, 10:30etatik-13:30etara, H.H.1 eta L.H.4. ikasleei zuzenduta.
  • English Summer Play-School: uztailean, 9:00etatik 13:30etara, 8:30etan sartzeko eta 15:00etan irteteko aukera izanda, autobus eta jantokiko aukerako zerbitzuekin, 2 urteko gela eta L.H.6. maila arteko ikasleentzat.

Helbide elektronikoa: info@hamiltonidiomas.com
Telefonoa: 94 676 30 12
Whatsapp: 663 628 828