Kirol jarduerak

SAN NIKOLAS IKASTOLA KIROL TALDEA

           

 

San Nikolas Ikastola Kirol Taldea Gure Ikastolan kirola bultzatzeko sortu zen kirol kluba da. Ikastolatik ikasle guztiak kiroletan zein jarduera fisikoetan parte hartzera bultzatu nahi ditugu, garapen fisikoa bideratzeko jarduera osasungarriak praktikatuz, edo aisialdiaren erabilera egokiaren bitartez. Eskola‐kirola ikasleen heziketaren faktore garrantzitsua bilakatu behar da, hori dela eta, Ikastolak kirol‐ikaskuntzan ondoko balioak sustatuko ditu: Euskararen erabilera, erantzukizuna, talde‐lana, arauak errespetatzea, konpromisoa eta ahalegina. Horrez gain, higiene ohitura ere landuko dugu.

San Nikolas Ikastolan kiroletan parte hartzeko ibilbide osoa aurkezten dugu aukera anitza eskainiz, adina kontuan hartuta. Lau urterekin (HH4) hasten ditugu jarduerak eta 16 urtera arte (DBH4) jarraitzen dugu kirolean.

XEDEAK ETA HELBURUAK

  • Euskararen erabilpena sustatu komunikaziorako hizkuntza bizia den aldetik.
  • Kirola eta aisialdia modu atsegin eta lusdikoan bultzatu.
  • Garapen fisikorako onuragarriak diren jarduerak praktikatu.
  • Aisialdia modu egokian erabiltzen irakatsi.