Badira urte batzuk, ikastolaren hastapenetako gurasoen eredua jarraituz, SanikoLan ekimena martxan jarri genuenetik. Ikastola atontzen, konponketak egiten, margozten, obra txikiak egiten primeran pasatzen dugu, musikarekin alaitutako eta hamaiketakoarekin bukatutako egunetan. Gure aurrekoek egin zuten bezala, ikastolaren kooperatiba eredua, elkarlana eta laguntasuna bezalako baloreak, giro euskaldun batean, gure seme-alabei transmititzen dizkiegu. Azken finean, guztion ikastola, guztion artean hobetzen dugu.

SanikoLan bueltatu da!

Azken bi urtetan ekimen hau geldirik egon bada ere, ikasturte honetan lanerako gogotsu berreskuratu dugu SanikoLan. 

Parte hartzaileak bolondres datoz. Ikasleek ere auzolanean laguntzen dute eta mailaka antolatzen ditugu. Euren eremuak txukuntzea eta eraberritzea asko baloratzen dute. Zer hoberik norberak margotutako gela norbere ikasgela izatea baino!

Martxoaren 20an LH 1, LH 2 eta LH 3. mailetako guraso eta langile talde bat egon zen ikastolako patioko sarrera txukuntzen, margotzen eta eraberritzen.

Ikasturte honetako ekimenarekin jarraituz, igande hauetan elkartuko gara:

    • Apirilak 3 – LH 4, 5, 6  
    • Maiatzak 15 – Haurtzaindegia (urte 1 eta urte 2) eta HH 1, 2, 3
    • Ekainak 5 – DBH